XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) zuhaitz batera igo, eta bertan eman zuela lehen gaua piztiek edo tribu basatiek eraso egingo ziotelakoan, zuhaitzetako kokobizarren atzean azti zimurtu eta gaiztoen mahaspasa-begiak imajinatuz bete kokalekutik.

Robinson Crusoek bakardadea eta samina islaturik utzi zizkigun bere egunkarian.

Desesperazioaren Uhartea, bataiatu zuen bere hura.

Baina bada gauza bat Robinson Crusoeri buruz jakinarazi ez zaiguna, bete bakardadea eramangarriago bilakatu zuen zerbait, Daniel Defoe idazleak kontu handiz, eta, edonork esango luke, zitalkeriaz ezkutatu zigun zerbait.

Robinson Crusoeren egunkarian falta ziren orri anitz ez dira sekula aurkitu.

Desagertutako egunkari-orrialde horiek dira, nolabait esateko, Crusoeren egunkari ezkutua osatuko luketenak, eta, ziur aski, ez zen hainbeste heroia ez desmitifikatu nahia izan, baizik eta akaso auzolotsa, Daniel Defoe idazlea Robinson Crusoeren egunkariko orrialde haiek bere etxeko su-baxuan edo tximinian jo dezagun bazeukala halakorik, idazleek gutxitan edukitzen badute ere arretaz erre, eta errauts kixkaliak Tamesis ibaira barreiatzera eraman zuena.

Auskalo zer paturekin egin zuten orri haiek zapart.

Litekeena da, dena den hipotesia arriskuaren balizaren parean lerrokatuz, Daniel Defoe idazleak Crusoeren egunkari ezkutuko orrialde haiek ez kixkaltzea ere.